Edorta Jimenezen liburuetako gertaleku nagusia Urdaibai da, edo bestela Urdaibari loturiko historia, peertsonaiak eta gertaerak. Txangoetan egingo diren azalpenetan ezagutza horretatik abiatuko da.

Irakasle eskolako ikasketak egin zituen, Euskal Filologia adarrean. Lan munduari dagokionez, gauza ezberdinetan aritu da: marinel, irakasle, telebista eta zinema gidoilari, itzultzaile eta idazle. Kazetaritza ere jorratu du: Egin, Gara eta Egunkaria egunkarietan idatzi izan ditu zutabeak.
EITBko Hau komeria! saioko gidoilaria izan zen. Era berean, Farenhait, Beti eskamak kentzen eta Babel programetan lan eskarmentua du, gidoilari gisa gehienetan. Goenkale programako 95 kapitulutako sortze lanetan jardun zuen.
Zinema gidoilari gisa, zenbait dokumentalen gidoia idatzi du: Atuna, Sagardoa, Patxarana, Patakon, Euskal Kortsarioak lanen gidoilari izateaz gainera, Itsaso guztiak, hamairu ataleko elkarrizketa eta musika saioko gidoiak idatzi zituen.
Mare Vasconum, hamairu ataleko teleisaleko hitzak idatzi ditu. Telesaila euskal itsasoko urpeko munduaren gainean orian arte egin den deskribapen zabalena da.
Gaur egun, literaturan finkatu du bizimoduaren ardatz nagusia.
Literaturan genero ezberdinak landu ditu: poesia, ipuingintza eta eleberrigintza, kronika. Omar Nabarro heteronimoarekin bost poesia liburu argitaratu zituen (ikusi bibliografia atalean), bere literatur ibilbidearen hastapenetan, baina egun alboratu egin ditu bertsoak.
Ipuingintzaren alorrean, ezin ahaztu daitezke Urdaibaiko ipuin eta kondairak liburua Atoiuntzia ipuin-bilduma, besteak beste.
Eleberrigintza historikoa eta kronika jorratu izan ditu bere azken sortze epe honetan. Baleen berbaroa, Sukar usteleran urtea eta Kilkerren hotsak lirateke, besteak beste, bere azken nobela joeraren eredu.
Kronikaren esparruan, Europako mugetan barrena liburuak Europan zehaz trenez eginiko ibilbidea kontatzen du eta Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan liburuak idazle amerikarrak Mundakara eginiko bisita baten aitzakiarekin, euskal zerbitzu sekretuen nondik norakoak azaltzen ditu.
