/ Euskeraz / Erderaz /   Hasiera-Hegaluze inicio Harremanak-Hegaluze contacto  
servicios
jarduerakflecha Jarduerak
itsas eskolaflecha Itsas Eskola
itsas ontziakflecha Itsas Ontziak
urdaibaiflecha Itsas Bideak Urdaibaitik
argazkiakflecha Argazkiak eta Bideoak
fflecha Ingurua
helduflecha Zelan heldu
flecha Tarifak 2010
nortzukflecha Nortzuk gara
 
NORTZUK GARA

Hegaluze Itxas Zerbitzuak, SL 2002an jaio zen. Urdaibaiko Erreserbaren garapenerako bere harri-koskorra ekartzeko. Turismoaren sektoreari begirako proiektu bat abiarazi zuen, izan ere, turismoak jarduera berriak behar zituen eskualdean behin betiko indartzeko.

Horrela, ontzi bat erosteko ideia sortu zen, Hegaluze I ontzia. Ontzi harekin ibilbideak egiten hasi ginen, Urdaibaiko Biosfera Erreserba ordura arte gehienontzat ezinezkoa zen bide batetik ezagutarazteko, hots, itsasotik.

 

2004an urte biko bidean egindako lana aintzatetsi zitzaigun, eta Bermeoko Arrain Azokan (urtero legez maiatzeko azken asteburuan) “Hegaluze saria” eman ziguten. Sari hori herritarren botoen bidez ematen da, eta udalerritik kanpo Bermeoren irudi ona zabaltzen duten elkarteei, enpresei, pertsonei… ematen zaie.

Bultzada horrekin eta bezeroek eskatzen dizkiguten beharrizanak kontuan hartuta, 2005. urtean beste ontzi bat erosi genuen, Hegaluze II.a, gure jarduera-eskaintza zabaltzeko asmoarekin.

 

izurdeak

Era berean, gure inguruan itsasorako gero eta zaletasun handigoa dagoela kontuan hartuta, eta jolas-arrantzarako titulazioen irakaskuntzari dagokionez dagoen hutsunea ikusirik, Eusko Jaurlaritzari itsas akademia bat sortzeko baimena eta homologazioa eskatu genizkion, eta eman ere eman zizkigun, jolas- edo kirol-ontziak gidatzeko titulazioak lortzeko, hain zuzen ere.

 

 

2006, 2007 eta 2008en Natur eta Abentura Azokan (Exponatur) egon giñen, BECen.

hegaluzeexponatur

Gaur egun, 7 urte bete behar ditugun urte honetan, hasi ginenean geneukan ilusio berbera daukagu, eta gure bezeroek, itsasaldi bakoitzean, guk disfrutatzen dugun beste disfrutatzea da daukagun helburua.

 

2002an: Enpresa sortu eta Hegaluze I.a erosi

2004: Hegaluze saria

2005: Hegaluze II.a erosi eta itsas akademia abiarazi.

2006/07/08: Stand Exponatur Azokan, Bilbao Exhibition Centeren (BEC)

 

HOR ZEGOEN

 

Estropadak ACT (Kontxako Ikurriña, Telefónica, El Corte Inglés...)

Exponatur Azoka, Bilbao Exhibition Centeren (BEC) (2006)

Velux 5 Oceans (2006)

World Series Bilbao (2005), Bilbo Itsasadarren

...........................

 

 
HEGALUZE EGUNKARIETAN
 
espacio