Adin guztietako ikasleentzako itsasontzi irteerak eskaintzen ditugu. Bidaia horietan Urdaibaiko kostaldearen beste ikuspegi bat izango dute, Matxitxakoko eta Ogoñoko lurmuturrek osatzen duten badiaren babesean beti ere.
Bermeoko portuan hasten da itsasaldi hau, Ogoñoranzko norabidea hartuta, eskoitara dago padurarako sarrerea: Mundaka, Laida hondartzea, eta, aurrerantz eginda, Lagako hondaratzara eta Ogoñora helduko gara, eta hortik Elantxobera.
Gero Izaro uhartea ikusiko dozu bere ikuspegi guztietatik. Kostalde honetako bistarik ederrenetarikoak gozatuko dozuz.
TARIFAk:
25arte....................7.5 €/ume bakoitzeko
25tik 60ra..............6.5 €
60 baino gehiago...5.5 € |

BESTE ZERBITZUAK
Era berean, gure zerbitzuak beste jarduera batzuekin ere konbina daitezke, hala nola, hauekin: Ibilbide gidatuekin, Itsas korapiloen tailerrekin, Arrantzalearen Museorako edo Baleontzirako bisitekin, etab.
Hegaluze ontzietan aukera duzue Edorta Jimenez idazlearen zerbitzua kontratatzeko. Ibilbidean zehar, idazleak, Urdaibai Biosfera Erreserban diren usadioez, ohiturez, historiaz, faunaz, floraz eta bestez azalpenak eman ahal ditu. Azalpenok euskaraz nahi izanez gero, taldearen ezagutza mailari egokiturik eman ahal dira.”
EITB BIDEOA (TELEBERRI 2008/02/18)
6 eta 10 urte bitarteko umeentzat: Zetazeoak. Umeek itsasoko hainbat ugaztun ikusiko dituzte, haien ezaugarriak ikasi, irudiak ikusi eta haien soinuak entzungo dituzte; euskal balea; euskal baleazaleen abentura; balearen arrantza...
11 eta 16 urte bitarteko gazteak: Arrantzako sistemak eta kostera nagusiak ardatz lez hartuta: bokarta eta hegaluzea.
Euskaltegi eta barnetegietako ikasleak: Arrantza eta nautikako euskarazko terminologia azpimarratzen da, eta Bermeoko hizkerako zenbait berba azaltzen da.
Adinekoak: Museoaren eta edukien gaineko ikuspegi orokorra ematen da.
Asteburu guztietarako bisitaldi gidatuak: zapatuetan 11.30ean, 12.30ean eta 17.30ean, aurretik ordua eskatu barik.

|