logo hegaluze
/ Euskeraz / Erderaz /   Hasiera  
INFORMAZIOA
Itsas Ontziak
Itsas Bideak Urdaibaitik
Zelan heldu
Tarifak 2012
Nortzuk gara
Itsas Eskola
Harremanak
 

Murgildu zaitez guztiz Urdaibaiko Biosferaren Erreserban. Egin bat bere paisaiarekin eta gozatu bertako gauza ederrekin. Izan zaitez bere gorabeheren lekuko pribilegiatua.

 

flecha 1. Itsasaldia: Bermeo - Mundaka - Laga - Ogoño - Elantxobe - Izaro - Bermeo  
elantxobe en hegaluze
Bermeoko portuan hasten da itsasaldi hau, Ogoñoranzko norabidea hartuta, eskoitara dago padurarako sarrerea: Mundaka, Laida hondartzea, eta, aurrerantz eginda, Lagako hondaratzara eta Ogoñora helduko gara.
Eskoitara, Izaro uhartea ikusiko dozu bere ikuspegi guztietatik. Kostalde honetako bistarik ederrenetarikoak gozatuko dozuz.

 

 
 
 flecha 2. Itsasaldia: Bermeo - Matxitxako Itsasargia - Akatz - Gaztelugatxe - Bermeo
gaztelugatxe desde hegaluze
Gaztelugatxeko biotoporaino garoaz itsasaldi honek. Matxitxako lurmuturraren eta Bakioren arteko kostaldean dagoan zatian, itsasoak eta lurrak borroka gogorra darabile bertan: itsasoa gertatzen da batzutan irabazle, lurrean leize-zuloak eta arkuak sortu eta hareharriak janez, beste batzutan, ordea, lurrak irabazten dau eta kare gogor eta arrezifezko uharteak izten dauz. Erosino moeta honek, edertasun pare bako paisaia marrazten dau, eta, lurralde honek daukan historia handia kontuan izanda, Babestutako Biotopo izendatu dabe.

 

 

 

 
 flecha 3. Itsasaldia: Urdabaiko padurak
ria urdaibai desde hegaluze
Itsasaldi honek Urdaibairen bihotzeraino eroango gaitu, itsasadarraren barru-barruraino sarturik. Mundaka atzean itzita, Txatxarramendi uhartetik eta Laida hondartzaraino joango gara.
Udabarrian eta udagoienean egitea gomendatzen da, hegazti migratzaileak sasoi honeetan egiten dabelako geldialdi bat hemen, jan eta indarrak hartzeko, euren lekuetarako bidean.

 

 

 

 

 
 
espacio